XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testua kopiatzeko ere, bi era daude:

Edizioa menua erabiliz, baina 2. pausoan ebaki beharrean, Kopiatu komandoa hautatuz.

Adi! BESTE KASU ASKOTAN BEZALA, EDIZIOA MENUKO EBAKI, KOPIATU ETA ITSATSI KOMANDOAK TRESNA-BARRAN DAUDE; ETA BERTATIK ERABIL LITEZKE.

Kopiatzeko beste era bat saguaren bidezkoa da.

Mugitzeko erabili den prozedura bera da, baina 3. eta 4. pausoetan saguaren ezkerreko botoia sakatuta mantentzeaz gain, KTRL (Ctrl) tekla ere sakatuta mantendu behar da.

3.7. Desegin, berregin eta errepikatu

Aurreko puntuetan ikusitakoa praktikan burutuz gero, huts egitea erraza da oso.

Testu garrantzitsu bat ezabatu ostean, zer egin daiteke?

WORDek aukera ematen du horrelakoak zuzentzeko.

Edizioa menuan Desegin komandoa dago.

Honek egindako azken eragiketa desegingo du.

Zerbait desegin ondoren, berregiteko aukera dago, Edizioako Berregin komandoa hautatuz.

Jakina, ezer desegin ez bada, ezingo da berregin; kasu honetan, Edizioa menuan Errepikatu komandoa azalduko da (azken eragiketa errepikatzeko).

Baina WORDek azken eragiketa desegiteko aukera emateaz gain, aurrekoak ere desegin ditzake.

Ondoko irudian, nahi den eragiketa desegitea posible dela ikusten da: